20 November 2013

Altxor ihizi bat Lusazian



Altxor ihizi bat Lusazian


Toma
š Kappa / Ralph Th. Kappler 





 „Mila urtetatik eta gehiagotik jada, egiazko anaiak bezala bizi gara.
Zuk, arnasten dutana jasaiten duzu. Nik, zure errabia dut jasaiten.“
(Heinrich Heine „An Edom“)




Alemaniaren sekretu handienaren eta eskandalu baten ipuina da : Sorb populuari jasanarazitako tratamendua. Igandeko ibiltari batzuen aintzinean, beizik dantza folkloriko batzuen dantzatzea baimena dute. Gutiengoen eskubideak eta Lusazian diren aberastasun mineralak ukan arren, agintari Alemanek oraino Sorb eskola eta haurzaintegiak hesten dituzte. MDR telebista kate alemanak berriki salatu duen bezala, bazter ordezkaezin eta Sorb herriska ainitz suntsituak dira NAZI lege baten oinarrian.
   


             


Sorb herria, Lusazia deitzen den herrialde aleman baten gutiengo nazional bat, eta eslaviar herririk ttipiena da. Lusazia landu dute eta hor bizi izan dira 1500 urte baino gehiagotik goiti, baina haien eslaviar kultura bazterrera utz dezaten, Alemaniak beti presiopean mantendu ditu. Sekulan ezeztatu izan den NAZI lege horrek, etxebizitza pribatu eta eraikuntza komertzialak oraino neurri handitan bahiagarri bihurtzen ditu. Lege horren jatorrizko helburua, Lusaziako „lignite“ mineralarekin Hitlerren gerla makinaren elikatzea zen. Gauregungo gobernu Alemanak, lege honen oinarrian, Suediar Estatuak edukitzen duen Vattenfall energia kartelari baimena eman dio Luxenburgo estatuaren ber tamaina duen erremu bat Lusazian sunsitzeko. Agintari Alemanek iritzi publikoari sistematikoki gorde izan dute Sorb lurraren, kulturaren eta jabetza eskubideen bidegabeko erabilera. Suediar Estatuak kanporatze NAZI lege eta gehiegikeri horiek baliatzen ditu. 





Lusatia briefing at Foreign Press Association, London May 2002
(Jan Nuk, Domowina Chairman, left / Tomaš Kappa / Ralph Thomas Kappler, centre)





Bortsatutako kanporaketa mehatxuen bitartez du Vattenfall-ek hor bizi diren Sorb jendeer xantaia egiten, haien etxe eta herria utz ditzaten. Horrekin, Suediar Estatuaren konpainiak haren „lignite“ meategiak hedatzen ahal ditu bazter eder ta hor bizi den jendeaz arduratu gabe. Amerikako eta Australiako erbesteetan „Wendes“ deituritako Sorbak erasoarengatik arranguratuak senditzen dira. Jendeak „urez aberatsa den lurra“ deitzen zuen samurki Lusazia., Europako zaharrenetaritako laborantza lurralde hori. Lusakiak Alemaniako urre eta kobre baliabide garrantzitsuenetaritako batzu edukitzen ditu. 




Sorbiar Lusaziako neska bat (Argazkia : Iwajla Klinke)


„Gure nazio osoaren laurden bat, haren aberriaren uztea bortsatua izan da meatigien lobbien erruz. Gu, Sorb populua, leizeziloaren bazterrera pusatuak gira“ abisatzen dio Jan Nuk, Sorban Domowina-ren lehendakariak, Londreseko Foreign Press Association-ari. Ondotik, Buckhingam Palace-eko ateak Sorb ordezkarieri zabaltzen ziren. Sorbek Elsabeth II erreginaren „Golden Jubilee“aren bitartean lehen kanpotiar oparia ekartzen zuten. Bigarren gerla mundialaren hondarretik, Sorbek britaniar hiriburuan

kanpainarik ez zuten egin. 1946 urtean, Londresen saiatu ziren Lusazia eta Txekoslovakiaren elkartzearen alde lobby lan baten eramaitea. Lusaziako lurraldea gaur egungo Brandenburgo eta Saxoniako Landetan kokatua da. Aberastasun naturalengatik, meatze-lobbyak Lusazia herrialde azpigaratu bat bezala gaitzesten du. Baina herrialdeak kuraia politiko eskas bat sufritzen du. Erregimen komunistaren erortzearen 20 urteren ondotik Sorbek ez dute oraindik beren bidezko ordezkaritza demokratikorik. Baina badira itxaropen keinu batzu. Berriki SERBSKI SEJMIK, Sorb parlamentu baten aldeko lehen mugimendu popularra jalgi da. Stanislav Tillich Sorb jatorrizko lehen lehen ministroa da. Sibermond musika taldeko musikariek Sorb hizkuntza mintzatzen dute. 20Th Century Fox Studio estudioek Daniel Brühl edo Robert Stadlober alemaniar antzezle famatuak agertokiratzen dituen KRABAT filma banatu dute. Baina filmaren produktoreak ez du aipatu KRABAT filma Sorb Wende Měrćin Nowak-Njechorńskik idazleak idatzitako askatasunari buruzko filma epiko bat zela hasieran.


   Suntsitutako 136 herriska


   Werner Domain eta haren emaztekia Horno Sorb herriskaren azken biztanleak izan ziren. Erretratutako bikote horrek meatzeeragileen larderi neurrieri eutsi behar izan du. Biek 70 urte baino gehiago zituzten. Etxe aintzinean tilura ondo baten landatzea halere erreusitu dute, pala mekanikoak elkortzekozalaparta eta errauts lanotan hurbilzen ziren bitartean. Horren geroz, Horno gerla izan bazen bezala lekutua eta suntsitua izan da. Gutti gora behera 136 herriska „lignite“ krater batzuetan desagertu dira, eta hori Alemanian : autoizendatutako teknologia berde eta ekologikoaren txapeldun delakoa. Ekintza bortitz horienpean, Sorb populuaren desagertzea lastertu da. Publik, Bukovina, Horno, Barak, Rovno edo Lakoma bezalako suntsitutako Sorb herrien izen eztiak www.versuchwundene-orte.de webgunean aurkitzen ahal dira. Horno, Vattenfall Suediar Estatuaren energia konpainiak du suntsitu, nahiz herriska honetan ikatz meategi baliagarririk ez izan. Vattenfall Suediar estatu sozietateak komunismoa erortzen zelarik kasik Ekialdeko Alemaniako azpiegitura guzien kontrola hartu zuen. Ez da kointzidentzia bat izan, eragin handienetaritako ekialemaniar politikari batzuek lobby horren babesari esker laster egin baitute beraien bidea. Horrez gain Suedia mendebaldar partaide komertzial garrantzitsueneritako eta ekialemaniar erregimen komunistaren teknologia hornitzaile batetariko bat izan zen. Gaur egun, Vattenfall-ek komunikazio eta hezkuntza azpiegitura Sorbiarrak diruz laguntzen ditu azkarki, Sorb autoordezkaritza azpitik janez. 


130en gaindi suntsitutako herriskak – Vattenfall-ek Lusazian egindako meatzezerrendak

Lusaziar Laubag meatzekonpainiak eufemismoarekin jakinarazi du : „750 kilometro karratu lur baino gehiago hartu ditugu. Animaleko meazilatze horrek Hamburgeko Landaren tamainako erremu baten suntsiketaren balioa badu.“ Joachim Katzur irakasle eta Eskualdeko Meatzearragaratze Institutuko zuzendaria, ZEIT-eko elgarrizketa batean horri buruz argi da : „Gauregun Lusazian diren meatzeoperazioek lau aldiz gehiago lur hunkitu dituzte, lurpeko ur geruzaren nahasmenduak kondutan hartzen baditugu.“




    Ikatz garbiari buruzko ipuin maitagarriak

   „Klima aldaketa arazo garrantzitsu bat bezala ikusten badugu, „lignite“-tik ahalez lasterki urrundu behar gira.“ dio Alemaniar Ekonomia Ikerketa Institutuko Claudia Kempfertek. Haren emaitza energiko ahularengatik eta berotegi efektuko gasen izigarriko emanaldiengatik da „lignite“-a ezin kaltegarriagoa klimarentzat. Baina klimaren babesaren aldeko borroka baino gehiago dugu hor galtzen. Ehunka kilometro karratu lur emankor lur gaineko meatokietan desagertzen dira. Lurrazalaren eraldaketa sakonena da azken Izotz arotik geroz. „Carbone Capture & Storage“ (CSS) Vantenfall eta RWE & Co-ek asmatutaritako buzz programaren izen bat da beizik. Entseguteknika horren helburu afixatua CO2 emankizunen murriztea eta dioxigenoa lurperatzea da. „Egia erraiteko, CCS teknologia eta energia berriztagarrietan inbestimenduak trabatzeko tresna bat da, energia fosilen egitura oligarkikoak hala sendotzeko.“ erantzuten du Alderdi Berdeko Astrid Schneider adituak. Saxonian, legebiltzarreko batzorde batek kasik berriki auzitara ekarri izan du CCS-en arazoa. Hubertus Altmann, Vattenfall-eko aditu batek, CSS teknologia ez zela industrial maila batetara heltzen ahal hurrengo hamarkadaren erdia baino lehen Legebiltzarrean aitortu du, haatik heltzen bada. 




   Errusiar panpinen araua

   Urrea, platinoa, zilarra, zinka eta 27 milioi tona eskito buztintsu bezalako miliarretan estimatzen diren metal balios baliabideak Lusazian aurkituak izan dira. Kobre tona baten prezioa mundumerkatuan 10 000 eurotara heltzen ahal da. Kupferschiefer KSL GmbH konpainiak bere burua meatzebaimen lortze batzuetara Lusazian aurkeztu du. Baina KSL-ek Errusiar panpinen arau lanbrotsuaren arabera lan egiten du. Egia erraiteko KSL, Panmanian Miner SA-ren aro bat da. Panmanian Miner SA, Canadian Inmet Mining-en aro bat da hura bera. Eta Canadian Inmet Minig-eko zuzendari nagusia da hain zuzen Jochen Tilk, Aix-la-Chapelleko geologo Aleman bat. Biztanleen parte hartzeak beizik segurtatu ahal izango luke hitzarmenen gardentasuna. Altxor ihiziak Lusazian happy end bat ezagutu ahal izango luke, empleguak eta irabaziak haratago, WITAJ ekimena bezalako funtsezko inbestimenduek eskualdeko hezkuntza sistema, unibertsitateak eta Sorb Wende hizkuntzan diren hezkuntza programak hornitzen bazituzten. David Statnik, Nuken ondokoak eskatzen du : „Meatzebaimenak konpainia batzuer emanak baldin badira ikatz, kobre edo urrearen ustiatzearentzat, Bavarian edo Ipar Renania-Westfalian izan balira bezainbat pagatu behar ukango lukete.“ 



Lusaziar herriska bat – Associated Press AP


  Nazismoa, komunismoa, eta orain demokrazia makurtua


  Badira mendeak Sorb populua zapaldua dela. Lehenago, haien Sorb hizkuntza mintzatzeko eskubiderik ez zuten. Zaldi edo xakur baten ukaiteko baimenik ez zuten. Eta Bake aro motz baten ondotik Alemanek bortsatutako asimilazio bortitza arraetorri zen. Milaka Lusaziar famili bortsaz germanizatuak izan ziren. Lehen giltza gertakari bat 939 urtean pasa zen, „Gero“ konde Alemanak gerlako krimen bat egin zuelarik Sorb printzeak hilez. Azerikeriaz hogei ta hamar Sorb printze besta batetara gomitatu zituen, ondotik haien hiltzeko. Ekintza horren bitartez, „Gero“-k Alemanek egindako lurren bidegabeko desjabetzearen kontrako erresistentzia Eslaviarrari burua mozten zion. Baina zein da egungo egoera politikoa ? „Bi hamarkada iraultza baketsuren ondotik ere, ez dugu Sorb gisa autodeterminaziorako eskubiderik. Haiek beren burua beren esku ukaiteko Sorben eskubidea ez dute besteek onartzen“ deitoratzen du Benedict on Dyrlichek. Sorb Artisten Federazioaren lehendakari gisa, Sorben ordezkaritza falta beren aberrian kritikatzen du. Domowina Sorb federazioa oraindik AED (Alemaniako Errepublika Demokratikoa) gisako pisutasun administratibo eta politika bertikal ta hierarkizatu batean nahasia da. Marcus Meckelek gai horri buruz esperientzia badu. Hauteskunde askeen bitartez izendatua izan den lehen ekialemaniar Atzerri Arazoetako ministroa izan da. Ministro gisa, Bigarren Gerla Mundialako indar garaileekin delako 2gei4 negoziaketetan parte hartu izan du. Meckelek, ironikoki ohartarazi du berriki Bruselan : „Beharbada zorteak faboratu izango luke Sorb populua, hori bere baitatik idependenteagoa bihurtzen bazen, Lehen Nazio gisa, haren baliabide mineral aberatseri esker.“ Baina Meckel iheskari bilakatzen da arta handiz egokitua izan den Alemaniaren Bateratze Hitzarmenaren eskastasunari buruz galdezkatua delarik. Schäublek, orduan Barne ministro, „orratz bero“ eta STASI-ak onartutako politikari ekialemaniar batzuekin hitzarmen hori presaka egokitu zuen. „Bateratze Hitzarmen hori Atzerri Arazoetako ministro gisa ez zen ene zera.“ dio Meckelek. Horrela, Sorben aiten aiten lurrak norenak diren buruzko galdera, ekialemaniar burokratek gutiesten zuten galdera, gaurko gai bat gelditu da. Nor dira Lusaziako baliabide naturalen bidezko jabeak ? Presaka emanitako baliatze baimenen bidezkotasunari buruzko galdera erabakigarri hori gaur egun oino erantzunik gabe gelditzen da. 


Vattenfall-ek suntsitutako Horno Sorb herriska (Foto Gerard Petit)


   Isiltasuna da heriotza, hitza da urrezkoa

   Marka Macijowa, Sorbian National Publishing House-eko buruzagiak, Sorb hizkuntzan den hezkuntzarengaineko funtsezko lanean arreta finkatzen du. „Sorb hizkuntzak ez du bizirik iraungo aitamek ez baldin badute haurrer transmititzen. Alemanek gainera, Sorb kultura beren kulturaren aberastasun osagai bat bezala ezagutzen eta errespetatzen ikasi behar dute“ abisatzen du Macijowak. Denbora berean, Sorbek Berlin, Praga edo Bruselarekin ere lotura politikoak eraikitzen dituzte. Ondorioz, Europear Legebiltzarraren Lehendakaria, Jerzy Buzek, Sorb musika Mintzaldi Internazionalaren ugazaita gisa izendatua izan zen urte huntan Cottbusen. Buzekek gaztetan Elkartasuna Silesian mugimendu Poloniarra antolatu zuen. Laguntza bat ustegabeko iturri batetatik ere jin liteke. Laborantxako Europear Mandataria, Dacian Ciolos Errumaniarra Europear laborantxa berregituratzen ari da. Europear laborantxa deszentralizatuagoa eta berdeagoa bihurtzea xedetzat du. EB(Europear Batasuna)-aren erreformak partez inplementatuak badira ere, Lusaziako lurraldearentzat sustengu politiko iraunkor bat izango liteke. Hamasei mende baino gehiagotik goiti, Sorb hizkuntza Lusazian mintzatua eta kantatua da. Baina ikatzaren ustiatzeak bihotzgabekeriz Sorb kulturaren bazterrak suntsitzen ditu. 


Buckingham Palace-eko ateak Sorb ordezkaritzarentzat zabalduak 
Jan Nuk, Tomaš Kappa (Halo Energy, London 2002)

Buckingham Palace-en errezibituak izan zirelarik, Jan Nuk eta idazleak „Dwe Lubosci Ja Mam – Two loves I have in me“ izenburutzat zuen jositako liburu urdin ttipi bat eman zuten. Sheakspearren hamalaudun batzu Sorb hizkuntzan. Berdin, Peter Sloterdijk filosofo Alemana buruan izanez, Alemanek eta Sorbek bizi iraute teknika orokorren betan praktikatzea ikasi behar dutela erraiten ahal dugu. Trebetasun komun hori naski Lusaziar altxorraren zati azkarrenetariko bat da, nahiz eta oraino ezezaguna izan. Naski Lusazia Teknologia Garbiko herri kosmopolita bat bihurtu daiteke. Hori, ironikoki, Alemaniar gehiengoari probetxugarria izan ahal liteke. Aitak, bizi bukaeran, Sorb hitz gehiago erabiltzen zituen. Hil eta, hitz bat aurkitu genuen mahai gainean. Egongela bisitari bat azalduko bazen bezala prest agertzen zen. Paperrean, aitak horrez gain ez zuen besterik idatzi : „Witajci k'nam“ eta azpian, berriz Sorb hizkuntzan : „Benedikatua izan dadin etxera itzultzen dena.“



 




* Article "Treasure Hunt in Lusatia - Schatzjagd im Sorbenland", published
  by Pogrom-Magazine of the "Society for Threatened Peoples –
  Gesellschaft für bedrohte Völker“, Ralph Th. Kappler / Tomaš Kappa,  
  Göttingen 2012
 


*  Press Release: Sorbian Delegation at the London based Foreign Press Association
   Joint statement of HALO ENERGY and DOMOWINA, London 2002 

   https://independent.academia.edu/RalphThomasKappler


* Sorbian Wendish EU Memorandum to EU-President José Manuel Barroso,
   Sorbisches EU Memorandum an EU Präsident
José Manuel Barroso, 
  
Brussels / Budyšin / Bautzen, 7th of June 2012  

   https://independent.academia.edu/RalphThomasKappler
   


* Ralph Th. Kappler / Tomaš Kappa founded the
HALO ENERGY
  CleanTech communications network in 2002 in London. 



Distributed by HALO ENERGY

Web: https://www.halo-energy.com


 

MORE INFORMATION  ON SORBIAN LUSATIA




Institucije | Institutionen | Institutions
 
Ludowe nakładnistwo Domowina/
Domowina-Verlag Bautzen/
Domowina People's press


Łužiska Alianca – Lusatia Alliance - Lausitzer Allianz









Kubłanje & šule | Bildung & Schulen | Education & schools




Towarstwa & organizacije | Vereine & Organisationen | Associations




  



Medije | Medien | Media 




 



RUNJEWONLINE.info - Swobodny online-magacin
Upper Sorbian free online-magazine


Wikipedija - hornjoserbsce
Wikipedia - obersorbisch 


HALO ENERGY